Argitaratze data: 2018/10/29

ALBEko Peru Vidal laugarren geratu zen 433 puntu batuz, eta beraz, orain arteko gainontzekoen puntuazioak ikusita, ez du aurrera egiteko aukerarik izango. Plentziako Jai Alai frontoian eta Zihara Enbeitak  gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Aitor Bizkarra, Arkaitz Zipitria, Gorka Pagonabarraga, Julen Ibarguengoitia, Peio Ormazabal eta Peru Vidal. Puntu gehien Aitor Bizkarrak batu zituen eta beraz zuzenean sailkatu zen finalaurrekoetara.

Argitaratze data: 2018/10/22

ALBEko Unai Mendiburu hirugarren geratu zen 466 punturekin eta beraz gainontzekoen puntuazioen arabera lortuko du edo ez hurrengo fasera sartzea. Inazio Vidalek aldiz, bosgarren egin zuen 419,50 puntu batuz, orain arteko gainontzekoen puntuazioak ikusita, ez du aurrera egiteko aukerarik izango. Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoan eta Itxaro Juaristik  gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Aitor Esteban, Ander Elortegi, Ander Ucelay, Inazio Vidal, Txaber Altube eta Unai Mendiburu. Puntu gehien Txaber Altubek batu zituen eta beraz zuzenean sailkatu zen finalaurrekoetara.

Argitaratze data: 2018/10/16

ALBEko Arrate Illaro hirugarren geratu zen 458,50 punturekin eta beraz gainontzekoen puntuazioen arabera lortuko du edo ez hurrengo fasera sartzea. Ekaitz Larrazabal "Katxo"-k aldiz, seigarren egin zuen eta beraz, ez du aurrera egiteko aukerarik izango. Santurtziko Serantes Kultur Aretoan eta Oier Iturralde "Atano"-k  gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Arrate Illaro, Ekaitz Larrazabal "Katxo", Eneko Abasolo "Abarkas", Imanol Arrutia, Iñaki Iturriotz eta Malen Amenabar. Puntu gehien Malenek batu zituen eta beraz zuzenean sailkatu zen finalaurrekoetara.

Argitaratze data: 2018/10/08

ALBEko Imanol Uriak 451,50 punturekin irabazi zuen saioa eta finalaurrekoetara sailkatu zen zuzenean, Paule Loizagak  414 puntu lortu zituen eta gainontzekoen puntuazioen arabera lortuko du edo ez hurrengo fasera sartzea. 200 bertsozale inguru bildu ziren Gernika-Lumoko Lizeo antzokian eta Maite Berriozabalek gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Asier Galarza, Garikoitz Sarriugarte, Imanol Uria, Ion Barrocal, Julen Erezuma eta Paule Loizaga.

Argitaratze data: 2018/09/26

Urriaren 6an hasiko dira Gernika-Lumon Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa saioak. 5 kanporaketa egingo dira eta 30 bertsolarik hartuko dute parte fase honetan, udaberriko fasetik sailkatutako 29 bertsolariek eta 2014an finalista izandako Oihana Bartrak. ALBEtik 8 bertsolari ibiliko dira kanporaketetan eta gai jartzaile, epaile eta talde antolatzailean ere bertso eskolako hainbat kide arituko dira. Eskerrik asko eta zorte on danori!

Argitaratze data: 2018/05/28