Hurrengo ostegunean, abenduaren 30ean, Onintza Enbeita eta Unai Mendiburu bertsolariak izango ditugu Erandion kantuan. 19:30etan, La plaza tabernatik hasiko da jira eta Erandioko hainbat tabernetatik pasako dira, Kulunka taldearen musikarekin lagunduta.
2021a bertso urte gogoangarria izan da gurean. Eskolak bertso agenda potentea burutu du, eskualde osoko plazak bertsozale gogotsuz betez. Bestetik, eskolak arazo barik eman dira maila guztietan, eta gazteek BBKko txapela ere ekarri dute. Eta Jonek ginga ipini dio tartari, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako buruz burukoan sartuta, eta final itzela jokatuta. ZORIONAK DENOI ETA BERTSO URTE BERRI ON!!!
Aurten ez da nekazaritza azokarik egongo Leioan. Horren ordez, "GURE ERROETAN BARRENA PASEOAN" lelopean, hainbat ekintza antolatu dituzte igande honetan, abenduaren 12an. Horien artean, 13:00etan kantuan izango ditugu Oihana Bartra, Aitor Mendiluze, Julio Soto eta Maddi Ane Txoperena bertsolariak, Beñat Vidalen gidaritzapean.
Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren finala gaur jokatu da, azaroaren 29an, Bilboko BBK Salan. URIBE KOSTA eta LEA-ARTIBAI taldeen arteko lehian, URIBE KOSTA nagusitu da azkenean. Zorionik beroenak denoi!
Hurrengo igandean, abenduaren 12an, bertso urteari amaiera emango diogu Igeretxe hotelean. Aurtengo ALBE Galan Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dira. Horrez gain, bertso saio oso erakargarri bat izango dugu Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta ALBEko