Argitaratze data: 2022/03/18

Ostegunean, martxoaren 24an, Ase Bertsoz ekimena izango dugu Algortako Azebarri elkartean. Oraingoan, udaberrian oinarrituko da ekimenaren gaia: neguaren amaiera, eguzkia eta beroaren etorrera, loreen jaiotza eta maitasunaren loratzea. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, otordutxua egin eta bertsotan gozatzera!

Argitaratze data: 2022/03/21

Ostegunean jokatuko da Bilbon taberna giroan egiten den sariketako finala. 2022ko Bertso Errondako azken saio honetan kantuan izango dira Josu Ibarguren, Julene Iturbe, Asier Alcedo, Ander Ucelay, Ander Anakabe eta ALBEko Paule Loizaga, Unai Mendiburu eta Kerman Diaz bertsolariak. 19:30ean hasiko da, Bira kultur gunean.

Argitaratze data: 2022/03/14
Argitaratze data: 2022/03/07

Ostiralean, martxoaren 11n, Gorlizen jokatuko dira Uribe Kostako Bertsolari Txapelketaren azken hiru kanporaketak. 12 bertsolarik hartuko dute parte, eta saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea. Gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Zorte on guztioi! 

Argitaratze data: 2022/02/27