Argitaratze data: 2022/06/08

Bi urte luzeren ostean, bertso ekitaldi mitiko honen XXIV. edizioa Algortako Portu Zaharrera itzuliko da ekainaren 24an, ostiralean. 21:30ean, Unai Iturriaga eta Nerea Elustondo bertsolariak Etxetxu plazako balkoietara igo eta kantuan hasiko dira bertsozaleen gozamenerako. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2022/06/01

Ekainetik irailera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Ikusiko duzuenez, lauhileko bete-betea dator, bertsoari dagokionez. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Gorde datak zuen egutegietan!

Argitaratze data: 2022/05/23

Getxoko ikastetxeetan bertsolaritza ikasten diharduten ikasleak bertso plazara hurbiltzen ditu Eskolatik Plazara ekimenak. Aurtengoan, Areetako Andres Isasira bueltatuko gara ostegunean, maiatzaren 26an. Harrobiko bertsolariak Andoni Egaña eta Kerman Diaz izango dituzte bidelagun.

Argitaratze data: 2022/05/24

Hemen da Ase Bertsoz, hileroko bertso hitzordua! Maiatzaren 26an, Azebarri kultur elkartean elkartuko gara larrosa, lili eta krabelinekin, ostegun honetako gaia loreak izango baita. 21:00etan hasita, otordu gozo batez eta bertso anitzez gozatzeko aukera izango dugu, beraz, animatu zaitezte bertsolari eta bertsozaleok!

Argitaratze data: 2022/05/13

Gaur, 17:00etan, Getxoko Andra Mariko jaietako txupinazoak ekitaldi gehienei hasiera emango dio. Igandean, maiatzaren 15ean, bertso saioa izango dugu kiroldegiko aparkalekuan. 12:30ean hasita, ALBEko bertsolariak izango ditugu kantuan: Inazio Vidal, Josu Landeta, June Diaz eta Unai Mendiburu. Imanol Uria izango da gai-jartzailea. Anima zaitezte!