Argitaratze data: 2022/06/30
Argitaratze data: 2022/06/29
Urtero bezala, uztailaren 13an, 19:00etan, hitzordua daukagu Muxikebarri antzokian. Originaltasuna eta esperimentazioa oinarri dituen saioa da BERTSO JAIALDI MUNDIALA, eta aurten bertsozaleen mundua hankaz gora jarriko dute Alaia Martin, Igor Elortza, Andoni Egaña, Jone Uria, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariek.
Argitaratze data: 2022/06/23

Igande honetan, ekainaren 26an, Sopelako San Pedro jaietako egun morean bertso saioa izango dugu txosnagunean, 12:00etan. Saio feminista izango da aurtengoa, Naroa Torralba, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Saioa Alkaiza bertsolariekin. Miren Loizaga izango da gai-jartzailea.

Argitaratze data: 2022/06/22

Larunbatean, ekainaren 25ean, Leioako jaietako bertso saioa egingo da Bulebarrean. 20:00etan hasita, kantuan izango ditugu Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Aitor Bizkarra bertsolariak. Xabi Sainz de la Maza izango da gai-jartzailea.

Argitaratze data: 2022/06/17

Bueltan da Egizuk antolatutako Umeen San Juan Sua! Ostegunean, ekainaren 23an, San Nikolas plazan egongo dira ALBEko bertsolari gazteak, urteko egunik luzeena berotzen. Egizuk hainbat ekintza antolatu ditu umeen gozamenerako, eta 20:30ean, June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago izango ditugu bertsotan. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2022/06/20

Larunbatean, ekainaren 25ean, 2022ko ALBE EGUNA ospatuko du ALBEk. Aurtengo ospakizuna  Erandio, Leioa eta Laurota artekoa izango da. Kurkudi mendialdetik ibilaldi tematikoa egin, laurotako zaldi haztegia bisitatu, Leioa eta Erandiotik bertsotan eta trikiaren laguntzaz poteatu eta Akarlandako Motabane jatetxean bazkaltzeko aukera izango dute ALBEkideek, besteak beste, 20 eurotan. Apunta zaitezte!