Egun osoa bertsotan emango dugu maratoian!

Aurtengo San Inazioetan ez da jairik antolatuko, baina ALBEren Bertso Maratoia ez da bertan behera geratuko!  Egun osoko egitaraua prestatu dugu: 13:00etan bertso saioarekin hasiko gara, 15:00etan bazkaria izango dugu Azebarrin eta, bazkalosteko bertsoen ostean, poteoan ibiliko gara Algortako tabernetatik.

Bertso saioa 13:00etan hasiko da Algortako kasinoan. Amets Arzallus, Alaia Martin, Jone Uria eta Nerea Elustondo egongo dira bertsotan, Beñat Vidalen gidaritzapean. Aforo mugatua dagoenez, izena ematen dutenek lehentasuna izango dute sartzerakoan. Maskara eramatea derrigorrezkoa izango da.

15:00etan bertso bazkaria izango dugu Azebarri Kultur Elkartean. Menu goxoa prestatu dugu: pasta entsalada, oilasko gisatua eta pantxineta. 15€ izango dira, edaria, ogia eta kafea barne. Segurtasuna bermatzeko, aldez aurretik transferentzia bidez ordaintzea eskatuko dizuegu. Bazkalostean Amets Arzallus eta Jone Uria maratoilarien bertsoak entzungo ditugu. 

18:00etan Azebarri atzean utzi eta poteoarekin hasiko gara. Aurtengo ibilbidean geldiune gutxiago izango ditugu, baina saioak luzeagoak izango dira. Segurtasun neurriak mantentzen direla ziurtatzeko adi ibiliko gara eta zuen laguntzarekin lortuko dugu! Hauxe da aurtengo ibilibidea:

  • 18:30etan Villamonte / Hator tabernen inguruan
  • 19:30etan Salsidu / Patxeko tabernen terrazan
  • 20:30etan Salem / Sustrai tabernen terrazan
  • 21:30etan Azebarrira buelta, azken bertsoaldi eta koparekin eguna amaitzeko.

Bazkarirako izena emateko, harremanetan jarri gurekin: 605704385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo Azebarri elkartearekin: 688652917 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.