unai mendiburu

  •  

    Urte amaierara heldu gara, baina ALBEko bertsolariekgogotsu jarraitzen dute! Abenduanmota guztietako saioetan kantatuko dute: plaza libreak, saio bereziak, galak... Hamarkada ixteko saio hoberik ez duzu topatuko! 

  • Hurrengo ostegunean, abenduaren 30ean, Onintza Enbeita eta Unai Mendiburu bertsolariak izango ditugu Erandion kantuan. 19:30etan, La plaza tabernatik hasiko da jira eta Erandioko hainbat tabernetatik pasako dira, Kulunka taldearen musikarekin lagunduta. 

  • Aurten abenduaren 22an bertso loteria tokatuko zaigu, egun berorretan izango baita ALBEren bertso urteari azken brotxea ipiniko dion ALBE GALA

    Egitarau mamitsua prestatu dugu, eta gogoratu oraingoan 12:00etan hasiko dela ekitaldia, eta arratsaldeko 18:30ak arte luzatuko dela, koktel-otordua barruan dela. Deitu edo emaildu lehenbailehen, gonbidapena eskatzeko!

  • 2020an jokatzekoa zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urriaren 3an hasiko da.  Txapelketan parte hartuko duten 44 bertsolarietatik, 8 ALBEko kideak dira: Jone Uria, Unai Mendiburu, Arrate Illaro, Imanol Uria, Inazio Vidal, Paule Loizaga, Peru de Pedro eta Peru Vidal

  • Gaur, 17:00etan, Getxoko Andra Mariko jaietako txupinazoak ekitaldi gehienei hasiera emango dio. Igandean, maiatzaren 15ean, bertso saioa izango dugu kiroldegiko aparkalekuan. 12:30ean hasita, ALBEko bertsolariak izango ditugu kantuan: Inazio Vidal, Josu Landeta, June Diaz eta Unai Mendiburu. Imanol Uria izango da gai-jartzailea. Anima zaitezte!

  • Deustuko Elorri bertso eskolak antolatuta, aurten bertso eskolak ari dira, hilean-hilean, Aferak izeneko bertso dinamikan protagonismoa hartzen. Abenduko ekitaldian, urtea ixteko, ALBEri deitu diote. Han izango dira Unai Mendiburu, Paule Loizaga, Kerman Diaz eta Maddalen Ruesgas ALBEkideak antolatzaileek jarritako gaiaren inguruan inprobisatzen. 

  • Bihar, maiatzaren 1ean, 5 ALBEkide izango ditugu bertsotan Algortarrok Zaintzen sare herritarrak antolatutako bertso saioan. Onlinean izango da, Algortarrok Zaintzen sareko Youtube kanalean, 18:00etatik aurrera. Ez hutsik egin!

  • Eguna: maiatzaren 15ean, igandea

    Ordua: 12:30

    Tokia: Kiroldegiko aparkalekuan

    Bertsolariak: Inazio Vidal, Josu Landeta, June Diaz eta Unai Mendiburu

    Gai-jartzaile: Imanol Uria

  • Apirilaren 2an, larunbata, Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak izango dira Algortan. Egun berean, 21:30ean, finala jokatuko da Azebarrin. Zorte on parte hartzaile guztioi!

  • Udaberria gogotsu hasi dute ALBEko bertsolariek! Saio musikatuak, bertso bazkariak, Ez da kasualitatea... Hauexek dira apirileko hilean egingo dituzten saioak.

  • Bertsoz betetako azaroa dugu hau: ALBEko bertsolariek plazarik plaza ibiliko dira mota guztietako jaialdi eta saioetan kantatzen: Kopla Barik, Ez da Kasualitatea, Bihotza Gazte eta gehiago!

  • 2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa Getxon izan da, azaroaren 7an. Algortako Muxikebarri antzokian lehiatu dira Enare MuniategiEneko AldanaJosune AramendiKoldo MuñizMalen Amenabar eta Unai Mendiburu bertsolariak. Gai-jartzailea Oier Iturralde Fernandez ‘Atano’ izan da.

    Saioaren irabazlea Josune Aramendi izan da 458 punturekin, eta zuzenean sailkatu da azaroaren 21ean Etxebarrian jokatuko den finalaurrekoan. Unai Mendiburu eta Eneko Aldana bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.

    Hurrengo saioa Etxebarrian izango da, azaroaren 21ean, Gorka Pagonabarraga, Ibon Ajuriagojeaskoa, Imanol Uria, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Paule Loizaga bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.

  • Eguna: Martxoaren 24a, asteartea

    Ordua: 19:30

    Tokia: Bilboko Bira taberna

    Bertsolariak: Unai Mendiburu, Maddalen Ruesgas, Enare Muniategi, Ane Peñagatikano, Beñat Bilbao eta Josu Ibarguren.

  • Atzo, martxoak 24, Bertso Errondako final "perbertsoa" jokatu zen Bira Kultur Gunean. Zortzi finalista egon ziren kantuan: Josu Ibarguren, Paule Loizaga, Unai Mendiburu, Julene Iturbe, Asier Alcedo, Kerman Diaz, Ander Ucelay eta Ander Anakabe. Perbertsioaren alderdi guztiei umorez eta irudimenez kantatu ostean, finalisten artean Unai Mendiburu izan zen irabazlea. Zorionak!

  • Ostiralean, azaroaren 13an, klasikoa eta modernoa batuko dugu BIHOTZA GAZTE ekitaldian! Fadurako aretoan, 19:00etan hasita, bertsolari beteranoak eta gazteak izango ditugu kantari: Juan Mari Areitio, Xabier Arriaga "Txiplas", Eli Pagolaeta Unai Mendiburu. Izen ematea zabalik dago!

  • Eguna:azaroak 13

    Ordua:19:00

    Tokia:Fadurako aretoa

    Bertsolariak:Xabier Arriaga "Txiplas" , Juan Mari Areitio, Eli Pagola eta Unai Mendiburu

  • Bilboko Alde Zaharreko Erronda kaleko zenbait tabernek urtero bertsolari gazteentzako antolatutako txapelketa da Bertso Erronda. Martxoaren 3tik apirilaren 2ra arte 24 bertsolari gazte lehiatuko dira Erronda kaleko Adaxka, Errondabide, La Villa eta Bira tabernetan. ALBEko bertsolari gazteek ere txapelketan hartuko dute parte.

  • Eguna: Abenduaren 30a

    Ordua: 19:30etatik aurrera

    Tokia: La Plaza tabernatik hasita

    Bertsolariak:Onintza Enbeita eta Unai Mendiburu

    Musikariak:Kulunkan taldea

     

     

  • Eguna: abuztuaren 4a

    Ordua: 21:00etan hasita

    Tokia: Txosnagunetik hasita

    Bertsolariak: Unai Mendiburu eta Nerea Ibarzabal

  • Gorlizko udalak kultura ekitaldiak eskainiko ditu dosi txikietan, "piluletan", abuztu osoan zehar. Ostiralean, abuztuaren 7an, bertso saioa izango dugu Sebastian Lizaso, Jon Maia, Paule Loizaga eta Unai Mendibururekin. Trikitaren laguntzaz Gorlizko gune batetik bestera ibiliko da publikoa, bertsolariek balkoitik balkoira kantatzen dutelarik.