Otsailaren 17an Algortako La Ola jatetxean egin zen XVI. ABRA SARIA Maider Arregi oñatiarrak irabazi zuen, buruz burukoa Joanes Illarregi leitzarrarekin jokatu ostean. Saioa erritmo onean joan zen eta oso maila txukuna erakutsi zuten parte hartu zuten 6 bertsolari gazteek.
