Azaroaren 26an izango da Donibane Lohizunen BTNko finalaurrekoen bigarren itzuliaren bigarren saioa eta ALBEko Jone Uriak bertan kantatuko du. Horregatik Algortatik autobusa aterako da, beraz lehenbailehen apuntatu eta etorri Jone animatzera!

Azaroaren 26an izango da Donibane Lohizunen BTNko finalaurrekoen bigarren itzuliaren bigarren saioa eta ALBEko Jone Uriak bertan kantatuko du. Horregatik Algortatik autobusa aterako da, beraz lehenbailehen apuntatu eta etorri Jone animatzera!
Urriaren 28an izango da Bastidan BTNko finalaurrekoen lehenengo itzuliaren lehenengo saioa eta ALBEko Jone Uriak bertan kantatu du. Horregatik Algortatik autobusa aterako da, beraz lehenbailehen apuntatu eta etorri Jone animatzera!
ALBEko Haritz Urrutikoetxeak aplikazio berria egin berri du bertsozale guztiontzat: ERRIMATEGIA! Ez da egiten duen lehena, eta ez da azkena izango, bide beretik jarraitzeko gogoa baitu. Sartu barrura aplikazioa hobeto ezagutzeko. Mila esker, Haritz (balitz, hitz, bits...) eta eutsi goiari (hari, ari, adi, errimari...)!
2017ko abenduaren 17an BEC-en jokatuko da BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIko finala eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari laguntza emateko ALBEren bitartez ere finaleko sarrerak erosi daitezke.
Bertsolaritza eta zientzia ezin elkartu daitezkeela uste baldin bazenuen, baliteke 2017ko irailaren 22tik aurrera iritziz aldatzea. Izan ere, egun horretan Maialen Lujanbioren, Jone Uriaren, eta Amets Arzallusen neurtitzek irauli egingo dute hiru zientzialariren zenbakiak! Edo ez? Zubilana Kike Amonarrizen esku. Biderka ditzagun gure ahaleginak tamaina horretako gertakariaren lekuko zuzenak izateko!
Badator HITZAREN DANTZA ekimenaren 3. edizioa! Heldu da hitza dantzan jartzeko ordua, Irailaren 17an egun osoko egitaraua izango dugu Getxon! Jantzi arrantzalez zein baserritarrez eta irten gurekin plazara hitza dantzatzera!!!