Udaz gozatzen dugun bitartean, ALBEko bertsolariek uztaileko bertso eskaintzarik freskoena eskainiko digute!

Udaz gozatzen dugun bitartean, ALBEko bertsolariek uztaileko bertso eskaintzarik freskoena eskainiko digute!
2020an jokatzekoa zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urriaren 3an hasiko da. Txapelketan parte hartuko duten 44 bertsolarietatik, 8 ALBEko kideak dira: Jone Uria, Unai Mendiburu, Arrate Illaro, Imanol Uria, Inazio Vidal, Paule Loizaga, Peru de Pedro eta Peru Vidal.
Asteartean, ekainaren 29an, bertso saioa egongo da Sopelako udaletxe ondoko berdegunean. Aitor Mendiluze, Oihana Bartra, Miren Artetxe eta Peru Irastorza bertsolariak kantuan arituko dira Naroa Torralbaren gidaritzapean. Saioa ikusteko ezinbestekoa izango da gonbidapena lortzea.
Argi Baltza Bertsolari Gazteen sariketako bigarren kanporaketan ALBEko Imanol Uria nagusitu zen, ekainaren 13an Gautegiz-Arteagan jokatu zen saioan. Imanolek oraindik fresko dauka Irurtzungo sariketan maiatzean bertan lortutako bigarren postua. Eutsi goranzko martxa horri, Imanol!