Urtea ondo hasteko, ez al gara bertsoz asebeteko?

Urte berria, asmo berriak... baina Ase Bertsoz ekimenak indartsu dirau! Gabonetako gehiegikerien eta tripakaden ostean, urtarrila patxadaz hartzea baino hoberik al dago? Otordu goxo eta arinaz gain, kantatu, entzun eta bertsotan aritzeko giro lagunkoi eta informala daukagu Ase Bertsozen. Bertsolari eta bertsozaleentzat ezin hobea!

Urtarrilaren 23an batuko gara, 20:00etanAzebarrin. Betiko lekuan, betiko orduan. 5€-ak tokian bertan ordaindu beharko dira.
 
Izena emateko azken eguna urtarrilaren 21a izango da, beraz deitu  605 704 385 zenbakira edota idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera epea amaitu baino lehen.