Ostegunean bertso gosea aseko dugu Azebarrin

Hemen da Ase Bertsoz, hileroko bertso hitzordua! Maiatzaren 26an, Azebarri kultur elkartean elkartuko gara larrosa, lili eta krabelinekin, ostegun honetako gaia loreak izango baita. 21:00etan hasita, otordu gozo batez eta bertso anitzez gozatzeko aukera izango dugu, beraz, animatu zaitezte bertsolari eta bertsozaleok!

 5€-ak tokian bertan ordainduko dira. Parte hartzeko, eman izena whatsappez, emailez edo telefonoz:  605 704 385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.