ALBEko bertsolari gazteak Getxoko ikastetxeetara datoz!

Eskolatik Plazara  bertsolaritza ikasleak bertso mundura hurbiltzeko helburua duen saioa da. Aurten, COVID egoera dela eta, ohiko formatua aldatu dugu eta bertsolariak eskoletara eramango ditugu. Maiatzaren 24tik 27ra bitartean, June Diaz, Peio Lago, Jare Torralba, Oier Errementeria, Izaro Gaskon, Maialen Lago, Mikel Arrate eta Peru Irastorza ALBEko bertsolari gazteek saio bana eskeiniko dizkiete Getxoko ikastetxeetako bertsolaritza ikasleei.

Parte hartuko duten Getxoko ikastetxeak San Nikolas, Gobela, Zubileta, Andra Mari, Geroa eta Zabala izango dira, eta Nahikari Ayo izango da gai-jartzailea.