Izaro Gaskon

  • Eskolatik Plazara  bertsolaritza ikasleak bertso mundura hurbiltzeko helburua duen saioa da. Aurten, COVID egoera dela eta, ohiko formatua aldatu dugu eta bertsolariak eskoletara eramango ditugu. Maiatzaren 24tik 27ra bitartean, June Diaz, Peio Lago, Jare Torralba, Oier Errementeria, Izaro Gaskon, Maialen Lago, Mikel Arrate eta Peru Irastorza ALBEko bertsolari gazteek saio bana eskeiniko dizkiete Getxoko ikastetxeetako bertsolaritza ikasleei.

  • Eguna: Maiatzaren 24a, 25a, 26a eta 27a

    Ikastetxeak: San Nikolas, Gobela, Zubileta, Andra Mari, Geroa eta Zabala

    ALBEko bertsolari gazteak: June Diaz, Peio Lago, Jare Torralba, Oier Errementeria, Izaro Gaskon, Maialen Lago, Mikel Arrate eta Peru Irastorza

  • Martxan dago 2020ko Bizkaiko Eskolarteko Bertsolaritza Txapelketa! Bizkaia osoko 28 parte hartzaile egongo dira txapelketan; horietatik 7 ALBEkoak dira. Aste honetan jokatuko dira kanporaketak, gaur, bihar eta ostiralean. 

  • Udagoiena hasi da eta jo ta ke dihardute ALBEko bertsolariek. Jaialdi, txapelketa eta era guztietako saioetan arituko dira hilabete honetan!