Larunbatean bertsoz inguratuta bazkalduko dugu!

Orain dela bi urte berreskuratu genuen bertso bazkari klasiko hau, jatetxea vietnamitarrean. Iaz, berriz, onlineko bertso saioa izan zen. Aurten, udaberria gure inguruan loratzen ari dela ospatzeko, Fadurako jatetxean bazkaldu eta Ane Labaka eta Imanol Uriaren bertsoekin gozatuko dugu. Larunbatean, apirilaren 24an, 13:30ean elkartuko gara. Zeren zain zaude, eman izena lehenbailehen!

Fadurako jatetxeak menu sinple baina gozo-gozoa prestatu digu: entsalada, oilasko errea patatekin eta postrea, guztia 20€-ren truke.

Izena ematea ezin bestekoa izango da: deitu  605 704 385 telefonora edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. Gogoratu, segurtasun neurriak direla eta, mahaikideak launaka jesarri beharko direla