Jone Uria, Azkoitian bertsotan!

Bertso saio presentziala izango dugu ekainaren 19an Azkoitiako Floreaga ikastetxean. Bertan, Amets Arzallus, Alaia Martin, Igor Elortza eta Jone Uria ALBEko bertsolaria egongo dira kantuan, Iker Iriarte gai-jartzailearen esanetan. Sarrerak aurrez edo egunean bertan erosi ahalko dira. Arin ibili!

19:00etan hasiko da saioa Floreaga Salestar ikastetxeko On Bosco aretoan.

Sarrerak 8€ izango dira Zurt tabernan edota Elurre Okindegian aldez aurretik erosiz gero. Ikastetxean, egunean bertan, 10€ izango dira.