XILABA 2021: Bardozeko finalaurrekoa

2021ko Xilaba Bertsulari Txapelketako bigarren final aitzinekoa urriaren 23an jokatu da Bardozeko Ezker Paretan. 17:00etan, 150 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Iker AltunaIrati Alcantarilla UrdanpilletaMaddalen Arzallus AntiaMiren Artetxe SarasolaRamuntxo Christy eta Xumai Murua Berra bertsolariak.

Maddalen Arzallus izan da 513,5 punturekin saioaren irabazlea eta finalera sailkatuko da zuzenean, azaroaren 13an Donibane Lohizunen jokatuko dena. Maite Sarasola eta Xumai Murua izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Hurrengo saioa Izpurako finalaurrekoa izango da, urriaren 30ean, Egoitz Zelaia,Gillen Hiribarren,Johaine Sarraillet,Maindi Murua,Odei Barroso eta Patxi Iriart bertsolariekin.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.