Kerman Diaz

  • Getxoko ikastetxeetan bertsolaritza ikasten diharduten ikasleak bertso plazara hurbiltzen ditu Eskolatik Plazara ekimenak. Aurtengoan, Areetako Andres Isasira bueltatuko gara ostegunean, maiatzaren 26an. Harrobiko bertsolariak Andoni Egaña eta Kerman Diaz izango dituzte bidelagun.

  • Ostiralean, martxoaren 11n, Gorlizen jokatuko dira Uribe Kostako Bertsolari Txapelketarenazken hiru kanporaketak. 12 bertsolarik hartuko dute parte, eta saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea. Gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Zorte on guztioi! 

  • Bilbon taberna giroan egiten den sariketa dugu Bertso Erronda. Dagoeneko lau edizio egin dira. 2021. urtean bertan behera geratu ostean, Bertso Errondaren 5. edizioari ekin zioten aurtengo otsailaren 15ean. Bigarren kanporaketan ALBEko Paule Loizaga izan zen garaile, eta martxoaren 24an Zazpi Katu gaztetxean izango den finalean lehiatuko da. 
  • Ostiralean, martxoaren 11n, Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako azken hiru kanporaketak jokatu ziren Gorlizen. Unai Mendiburu, Imanol Uria eta Paule Loizaga izan ziren haien saioetako irabazleak eta apirilaren 2ko finalaurretara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

  • 2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari martxoaren 4an emango diogu hasiera! 24 bertsolari trebe lehiatuko dira martxoaren 4an eta 11n Erromon eta Gorlizen, eta apirilaren 2an Algortan jokatuko dira azken faseak. Nork jantziko ote du Uribe Kostako txapela?

  • Udagoiena hasi da eta jo ta ke dihardute ALBEko bertsolariek. Jaialdi, txapelketa eta era guztietako saioetan arituko dira hilabete honetan!

  • San Inazio bereziak izango ditugu aurten, jairik gabeak, baina gure saioak mantentzeko lanean gabiltza eta bertsorik ez zaigu faltako!

    Ostegunean, uztailaren 30ean, Txorimalo gaztetxean arituko dira bertsotan Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Aitor Sarriegi eta Kerman Diaz. Jon Amezagak jarriko dizkie gaiak. Anima zaitezte!

  • Aurten Algortako saninazioetako kultur ekitaldiak udagoienera eroango direnez, ALBEk, bien bitarte honetan, bertso dosi bi txertatuko dizkigu Algortako Tellagorri plazan: uztailaren 24an Onintza Enbeita, Amets Arzallus, Ane Zuazubiskar eta Kerman Diaz bertsolariek kantatuko dute, eta 25ean Andoni Egaña, Erika Lagoma, Nerea Elustondo eta Imanol Uria izango ditugu bertsotan. Eman izena lehenbailehen!

  • Udaz gozatzen dugun bitartean, ALBEko bertsolariek uztaileko bertso eskaintzarik freskoena eskainiko digute! 

  • XILABA Bertsulari Xapelketako laugarren eta azken kanporaketa urriaren 10ean jokatu da Larzabalen. 17:00etan, Larzabaleko Herriko gelan batu dira Johaine SarrailletJosu TxoperenaKerman DiazMizel MateoOneka Arteaga eta Xan Alkhat bertsolariak, 180 bertsozaleren aurrean kantatzeko.

    Saioko irabazlea Kerman Diaz izan da, 306 punturekin, eta zuzenean sailkatu zen hurrengo faseanSenperen kantatzeko. Xan Alkhatek eta Mizel Mateok egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Honekin, kanporaketa amaitutzat jo eta final herenetako saioen sailkapena erabakita gelditu da.

  • 2021ko Xilaba Bertsulari Txapelketako hirugarren kanporaketa urriaren 2an jokatu da Hiriburuko La Perle aretoan. 17:00etan, 100 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Iker AltunaJosu TxoperenaKerman DiazPettan PrebendePatxi Iriart eta Aitor Sevier bertsolariak.

    Patxi Iriart izan da 416,5 punturekin saioaren irabazlea eta zuzenean sailkatuko da urriaren 30ean Izpuran egingo den finalaurrekora. Aitor Servier izan da saioko bigarrena eta Kerman Diaz hirugarrena. 

    Hurrengo kanporaketa Gabadin izango da urriaren 9an.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

  • 2021ko Xilaba Bertsulari Txapelketako lehenengo final aitzinekoa urriaren 16an jokatu da Mauleko Maule Baitha aretoan. 17:00etan, 150 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Kerman Diaz FrancoMaddi Ane Txoperena IribarrenAmets Arzallus AntiaAitor Servier EtxexuriMaddi Sarasua Laskarai eta Karlos Aizpurua Etxarte bertsolariak.

    Amets Arzallus izan da 526 punturekin saioaren irabazlea eta finalera sailkatuko da zuzenean,azaroaren 13an Donibane Lohizunenjokatuko dena.

    Hurrengo saioa Bardozeko finalaurrekoaizango da, urriaren 23an, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus, Xumai Murua, Ramuntxo Christy, Irati Alcantarilla eta Iker Altuna bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.