XILABA 2021: Hiruburuko kanporaketa

2021ko Xilaba Bertsulari Txapelketako hirugarren kanporaketa urriaren 2an jokatu da Hiriburuko La Perle aretoan. 17:00etan, 100 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Iker AltunaJosu TxoperenaKerman DiazPettan PrebendePatxi Iriart eta Aitor Sevier bertsolariak.

Patxi Iriart izan da 416,5 punturekin saioaren irabazlea eta zuzenean sailkatuko da urriaren 30ean Izpuran egingo den finalaurrekora. Aitor Servier izan da saioko bigarrena eta Kerman Diaz hirugarrena. 

Hurrengo kanporaketa Gabadin izango da urriaren 9an.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.