joanes illarregi

  • Urtero bezala, abuztuaren azken igandean bertso saioa antolatu du ALBEk Berbots eta Erandioko Jai Batzordearekin batera. Aurten, Sustrai Colina, June Diaz, Joanes Illaregi eta Amaia Agirre bertsolariak arituko dira kantuan abuztuaren 29an, Udaletxeko plazan.

  • Abuztuaren 10tik 14ra iraungo dute Portu Zaharreko jaiak. Abuztuaren 12an, 19:30ean, kantuan izango ditugu Jone Uria eta Joanes Illarregi. Marmitako eta Pijama egunean, abuztuaren 14an,  Naroa Torralba, Mikel Arrate eta Asier Alcedo bertsolariek 18:00etan bertso saioa hasi eta, ondoren, marmitako lehiaketako sariak banatuko dituzte.

  • Eguna: abuztuaren 29a, igandea

    Ordua: 18:00

    Lekua: Erandioko udaletxe plaza

    Bertsolariak: Sustrai Colina, June Diaz, Amaia Agirre eta Joanes Illarregi

    Gai-jartzailea: Xabi Sainz de la Maza

  • Aurtengo Txapelketa Nagusiko finalistak diren Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Joanes Illarregi bertsolariak Algortako Muxikebarri Zentroko Ereaga aretoan izango ditugu kantuan TXAPELONDO ekimen berriari esker. Jaialdia 18:00etan hasiko da eta ALBEko Maider Barañanok gidatuko du. GETXOTIK IRUÑERA ETA IRUÑETIK GETXORA!!!

  •  Martxoko hilabetea bertsoz beteta egongo da aurten. Txapelketetan, saio musikatuetan eta jaialdietan kantatuko dute ALBEko bertsolariek:

  • 2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena urriaren 10ean izan da Zangozako Karmengo auditorioan. 17:30ean, 200 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Joanes Illarregi MarzolMikel Lasarte CiaOier Lakuntza IrigoienSarai Robles VitasXabat Illarregi Marzol eta Xabier Silveira Etxeberria bertsolariak.

    Joanes Illarregi izan da 349 punturekin saioaren irabazlea eta zuzenean sailkatuko da azaroaren 14an Leitzan egingo den finalaurrekora. Xabat illarregi eta Sarai Robles bigarrren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.

    Hurrengo saioa Donezteben izango da urriaren 16ean,  Egoitz Gorosterrazu, Ekain Alegre, Iker Gorosterrazu, Josu Sanjurjo, Julio Sotoeta Sahats Aleman bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

  • Eguna: abuztuaren 12a

    Ordua: 19:30

    Tokia:Algortako Portu Zaharra

    Bertsolariak:Jone Uria eta Joanes Illarregi

  • Eguna: abenduaren 27a, asteartea

    Tokia: Muxikebarri zentroa, Ereaga aretoa

    Ordua: 18:00

    Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Joanes Illarregi.

    Aurkezlea: Maider Barañano

    Sarrerak:6€. Hemenerosi ditezke.