Ander Elortegi

  • Ekainaren 3tik 6ra hainbat ekintza antolatu ditu Erandiogoikoko jai-batzordeak, jaiak ospatzeko. Horien artean, ekainaren 5ean, larunbatean, bertso saioa egongo da Goikolanda plazan. 18:00etan, Arrate Illaro, Inazio Vidal, Ander Elortegi eta Oihan Diaz bertsotan arituko dira, Xabi Sainz de la Mazaren gidaritzapean. 

  • 2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa Durangon izan da, urriaren 3an. San Agustin Kultur Gunean lehiatu dira Ander Elortegi Garatea, Asier Galarza Garai, Inazio Vidal Gurrutxaga, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Beñat Bilbao Landa eta  Iruri Altzerreka Martinez bertsolariak.

    Saioaren irabazlea Ibon Ajuriagojeaskoa izan da 479 punturekin, eta zuzenean sailkatu da azaroaren 21an Etxebarrian jokatuko den finalaurrekoan. 

    Hurrengo saioa Igorren izango da, urriaren 9an, Ander Ucelay, Garazi Navarro, Gorka Pagonabarraga, Ibai Amillategi, Julen Arzanegi eta Mikel Goiriena bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.

  • BBT2021 Larrabetzu

    2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa Larrabetzun izan da, abenduaren 4an. 17:00etan, Larrabetzuko frontoian, 700 bertsozale ingururen aurrean lehiatu dira Ander ElortegiEneko Abasolo 'Abarkas'Jone UriaJulen ArzanegiNerea Ibarzabal eta Txaber Altube bertsolariak.

    Saioaren irabazlea Nerea Ibarzabal izan da 542,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalean. Jone Uria eta Txaber Altube izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

    Hurrengo saioa finala izango da, abenduaren 18an, Bilbo Arenan.Hauxek dira finalean kantatuko duten bertsolariak: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

    Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.

  • Eguna: ekainaren 5a

    Ordua: 18:00

    Tokia:Goikolanda plaza

    Bertsolariak: Arrate Illaro, Ander Elortegi, Inazio Vidal eta Oihan Diaz.

    Gaijartzailea: Xabi Sainz de la Maza

  • Eguna: azaroaren 28an

    Ordua: 19:00etan

    Lekua: Durangoko Plateruena antzokian

    Bertsolariak: Ander Elortegi, Imanol Uria, Irune Basagoiti, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia

    Gaiak: ALBE

    Sarrerak hemen