Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo final-laurdenak Eibarren eta Azpeitian

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren final-laudenak izango dira bihar, urriaren 26an, Eibarren eta urriaren 27an Aizpeitian. Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

GBT final laurdena 2

 

Eibarreko Coliseo Antzokian izango da larunbateko saioa, 17:00etan. Jon Maia Soria, Gorka Maiz Alustiza, Jokin Uranga Isuskiza, Unai Muñoa Amundarain, Felix Zubia Olaskoaga eta Mikel Tapia Aierbe bertsolariek hartuko dute parte, Itziar Arakistainek aurkezle lanak egiten dituen bitartean.

 

 

 

 

GBT final laurdena 3

 

 

Igandean, Azpeitiako Soreasu antzokian egingo da saioa, 17:00etan. Bertsotan Alaia Martin EtxebesteOihana Iguaran BarandiaranNerea Elustondo PlazaolaIñigo Mantzizidor LarrañagaIñaki Gurrutxaga Zubimendi eta Amaia Iturriotz Etxaniz arituko dira; aurkezle lanak, berriz, Imanol Artola Arretxek egingo ditu.

 

 

Bi saioetako txartelak salgai daude Bertsosarrerak webgunean eta saioaren egunean bertan txarteldegian, 16:00etatik aurrera.