Epailetza ikastaroa Bilbon Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik

Epailetza ikastaroa eskainiko du Bizakaiako Bertsozale elkarteak urriaren 16an eta 26anBilbon. Epaile izan nahi dutenei zuzendutako ikastaro sakona izango da, goizeko 9:00etatik 13:30etara. Izena emateko epea urriaren 13ra arte egongo da zabalik.

 Ikastaroa lau modulutan banaturik dago:

Urriaren 19an neurria eta bertso-moldeak eta errima eta hizkuntzaren erabilerari buruzko gaiak landuko dira.

Urriaren 26an gaia eta arrazoiketa eta kantakera, denbora eta ñabardurei buruzko gaiak landuko dira.

 

Izena emateko, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi edo 94 6812711 telefonora deitu urriaren 13a baino lehen. Izen-abizenak, herria eta kontakturako telefonoa eskatuko da.

Informazio gehiago bertsozale.eus webgunean.