Ostegunean Plentzian jokatuko da Udabarria Bertsotan faseko azken kanporaketa

Bizkaiko bertsolari txapelketako sailkapen fasearen amaierara iritsi gara. Ostegunean, maiatzaren 29an, Plentzian eta Gautegiz Arteagan egingo dira azken bi saioak; hemen lortu daitezke sarrerak. Saio hauetan ALBEko Naroa Torralba, Peru Irastortza eta Peru Vidal bertsolariek hartuko dute parte. Zorte on guztioi!

 

Plentziako kanporaketa 18:30ean hasiko da Plentziako Goñi Portal kultur-zentroan. Bertan, Naroa Torralba Rodriguez, Peru Irastortza Santxo, Ander Anakabe Lekue, Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Lurdes Ondaro Mallea eta Naroa Jaio Jaio bertsolariak lehiatuko dira, Jon Amezaga Fernandez gai-jartzailearen esanetara.

 

Gautegiz Arteagako saioa 18:30ean hasiko da baita ere, herriko udal aretoan. Idoia Anzorandia Kareagak gidatuta, Bittor Salterain Etxebarria, Haizea Telleria Urkijo, Igor Galarza Intxausti, Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia, Mikel Retolaza Etxebarria eta Peru Vidal Gurrutxaga bertsolariek kantatuko dute hurrengo faserako txartela eskuratzeko nahian.

 

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean ikusgai.

 

UdabarriaBertsotan Plentziaudabarriabertsotan GautArtea