Eskolatik Plazara ekimena, aurten Gure Zirkuko karpan!

Getxoko bertsolaritza ikasleek plaza erreala dastatzeko aukera izango dute astelehenean, maiatzaren 5ean. Goizeko 10:00etan, Nahikari Ayo irakaslea izango dute gidari, Ane Labaka eta Peio Lago bertsolariak bidelagun direlarikAurten lehen aldiz, Portu Zaharreko landan gauzatuko da ekimena, Gure Zirkuko artisten parte hartzearekin. 

 Ekitaldian parte hartuko duten Getxoko hezkuntza zetroak hauek dira: San Nikolas Ikastola, J. Bta. Zabala Ikastetxea, Gobela Ikastola, Andra Mari Ikastetxea, Geroa Ikastola eta Romo ikastetxea.