Onintza Enbeita eta Peru Vidal Kanpomartxon izango dira bertsotan

Duela 30 urte egin zen lehenengo Kanpomartxo jaialdia Erandion, eta aurten, apirilaren 28an, Faoeta auzora bueltatuko da urteurrena ospatzeko. Berbotsek egun osoko jaialdia antolatu du, sorpresa eta ekintza ezberdinez beteta; horien artean, Onintza Enbeita eta ALBEko Peru Vidal bertsolariak izango ditugu kantuan, 13:30etatik aurrera. Anima zaitezte!

Edizio honetan, gainera, Mintza Egunarekin bat egingo du Kanpomartxok, eta bazkal ordurako bi jaialdiak elkartu egingo dira. Herri bazkarirako txartelak Mintzalaguna.eus webgunean erosi ditzakezu.