Irailaren 10ean hitza dantzan jarriko dugu Algortan!!!

Algortako bazterrak bertsoz, doinuz eta dantzaz beteko dira laster, irailaren 10ean, domeka, HITZAREN DANTZA ekimenaren 9. edizioa burutuko baitugu zuekin batera. Bertsolarien, kantarien, musikarien eta dantzarien laguntzaz, egunpasa itzela egingo dugu euskara eta euskal kultura lokarri direla. Erduze zeuek ere!

 

Egitaraua:

ZAZPI JAUZI KALEJIRA
Goizeko 11:00etan hasita, kalejira jendetsua egingo dugu Algortan zehar, Txilibita fanfarrearen musikaz lagunduta. Zazpi gunetan lotuko gara Jone Uriaren, Aitor Etxebarriazarragaren eta Xabat Illarregiren bertsoak entzuteko, Josu Landetaren gidaritzapean euskal kantak abesteko eta gure betiko dantzak dantzatzeko. Zenbait gunetan, Altxa taldeko txalapartariek lagunduko digute.
Hortik gora, hauexek izango dira ibilbidea markatuko duten gune nagusiak, bai eta erreferentziazko ordutegia ere:

11:00 Basarrate parkea (bertsoak, ARABAko kantak eta dantzak)

11:30 Villamonte (bertsoak, LAPURDIko kantak eta dantzak)

12:00 Alangobarri (bertsoak, NAFARROA GARAIko kantak eta dantzak)

12:30 Satistegi (bertsoak, ZUBEROAko kantak eta dantzak)

13:00 Tellagorri (bertsoak, BIZKAIko kantak eta dantzak)

13:30 Portu Zaharra (bertsoak, GIPUZKOAko kantak eta dantzak)

14:00 Telletxe (bertsoak, NAFARROA BEHEREko kantak eta dantzak)

Gune guztietan eskuorriak banatuko dira kantatuko diren abestien hitzekin. Ibilbidean zehar, Hitzaren Dantzako zapi bereziak salduko dira 2€-tan.

 

HERRI BAZKARIA

15:00etan, kalejira osoa amaitutakoan, San Nikolas plazan batuko gara guztiok eta herri bazkari ederra egingo dugu bertako pilotalekuan.

Bazkaltzera geratu nahi duzuenok izena eman behar duzue aurretik, ALBEko telefonora deituz (605 704 385) edo emailez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.). Bazkariaren prezioa 20€ izango da. Izena emateko epea irailaren 7an bukatzen da (barne).

Bazkalostean bertso saioa egongo da Jone, Aitor eta Xabaten eskutik.

 

ERROMERIA

18:00etan erromeria alaia izango dugu San Nikolas plazan bertan, Luhartz taldearekin, 20:30ak arte.

 

PARTE HARTZEKO ERAK

Era bi daude egun honetan parte hartzeko:

1) Talde moduan: dantza taldeak, kantu taldeak, euskal musika taldeak... Parte hartze mota hau aurretik adosten da ALBEko antolatzaileekin, eta nahi izanez gero, elkartearen logoa sartzen da kartel zein eskuorrietan.

2) Banakako eran: Edonor anima daiteke kalejirara etortzen, guneetan kantatzen edota dantzatzen. San Nikolas frontoiko bazkarira ere edonor apunta daiteke, baina aurretik izena eman beharra dago. Janzkerari dagokionez, jantzi konbinazio guztiak onartzen dira: dantzari, arrantzale, baserritar...

Eskatzen dugun bakarra da egun horretan (ere) euskal hitza dantzatzeko, hau da, EUSKARAZ EGITEKO, nork bere mailan eta eran, euskal kulturaren adierazpen eder hau benetan 'EUSKAL' izan dadin.