Barrika eta Plentziako herrietan egingo da aurtengo ALBE Eguna

Aurten ekainaren 24an, larunbatean, izango da ALBEkideen eguna. Goizeko 9:30ean, Barrikako Nagusien Etxean gosalduko dugu. Ondoren, 10:00etan hasita, Barrikako labarretatik ibilaldia egingo dugu eta bazkalaurretik Plentziako alde zaharretik bertsotan eta poteoan arituko gara, trikiaz lagunduta. Bazkaria Plentziako Kai Eder klubean izango da, 23 eurotan. Apunta zaitezte!

ALBEk autobus zerbitzua kontratatu du eskualdeko bertsozaleak geltoki hauetan jasotzeko, 9:00etan hasita: lehen geltokia Leioako udaletxe gaineko rotonda izango da, bigarrena Algortako Telletxe geltokia, ondoren Sopelan errepide zaharreko gasolindegian egingo da geldialdia eta Barrikako Nagusien Etxean amaituko da buelta.

Plan guztia 23 eurotan gozatzeko aukera izango dugu. Izena emateko deitu 605704385 telefonora edota idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.