Larunbatean bertso saioa izango dugu Erandio Goikoako jaietan

Erandio Goikoako Gorpuzti jaiak ekainaren 8tik 11ra ospatuko dira. Larunbatean, ekainaren 10ean, ALBEk eta Jai batzordeak bertso saioa antolatu dute Goikolanda plazan. Kantuan Kerman Diaz, Paule Loizaga, Asier Alcedo eta Inazio Vidal izango ditugu, Iñaki Beitia Arbilduren gidaritzapean.