Ostegun honetan Ase Bertsoz koloretsua izango dugu Azebarrin

Hilero bezala, ostegun honetan bertso gosea aseko dugu Azebarri kultur txokoan. Oraingo honetan, gaia ortzadarra izango da. Kolore guztietako bertsoak eta otordu gozo-gozoa, anima zaitezte eta etorri, errimatzaile asegaitzok!

20:00etan hasiko gara, beti bezala, eta 5€-ak tokian bertan ordainduko dira. Parte hartzeko, eman izena whatsappez, emailez edo telefonoz:  605 704 385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.