Unai Mendiburuk irabazi du Durangoko saioa

Ostegunean hasi zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarria bertsotan sailkapen fasea. Durangon jokatutako saioa Unai Mendiburu ALBEko bertsolariak irabazi du 194,5 punturekin. Urdulizeko saioko irabazlea Aissa Intxausti izan da 203,5 punturekin. Zorionak bioi!  Hurrengo saioak maiatzaren 11n izango dira Diman eta Muxikan.

 Hauxe izan da Durangoko saioaren sailkapena:

  1. Unai Mendiburu Valor...............194,5
  2. Araitz Katarain Mugarza..........183
  3. Peru Irastortza Santxo……………176
  4. Arkaitz Zipitria Mendizabal……175,5
  5. Imanol Arrutia Azkueta……………160
  6. Bikain Urkiri Etxebarria...............145,5

 

Eta hauxe Urdulizko saioaren sailkapena:

  1. Aissa Intxausti Aburruza.......203,5
  2. Beñat Bilbao Landa................178
  3. Igor Galarza Intxausti.............176
  4. Jone Larrinaga Dañobeitia.....170,5
  5. Maider Altuna Urbina..............142,5
  6. Illart Gamuzio Larrazabal........141

Informazioa gehiago Bizkaiko Bertsozale elkartearen webgunean aurkitu dezakezue.