Ostegunean ALBErtsolari gazteek San Juan Suari kantatuko diote

Bueltan da Egizuk antolatutako Umeen San Juan Sua! Ostegunean, ekainaren 23an, San Nikolas plazan egongo dira ALBEko bertsolari gazteak, urteko egunik luzeena berotzen. Egizuk hainbat ekintza antolatu ditu umeen gozamenerako, eta 20:30ean, June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago izango ditugu bertsotan. Anima zaitezte!

 Ekitaldiaren egitarau osoa Egizuren webgunean aurkitu dezakezue.