Bertso saioa Sopelako udaletxe plazan

Asteartean, ekainaren 29an, bertso saioa egongo da Sopelako udaletxe ondoko berdegunean. Aitor Mendiluze, Oihana Bartra, Miren Artetxe eta Peru Irastorza bertsolariak kantuan arituko dira Naroa Torralbaren gidaritzapean. Saioa ikusteko ezinbestekoa izango da gonbidapena lortzea.

Gonbidapenak Kurtzio Kultur Etxean eskuratu daitezke 29a baino lehen, egunean bertan itxita egongo da eta. Sopelako webgunean  ere hartu daitezke. Gonbidapenik geratuz gero, saioaren egunean bertan sarrera librea izango da aforoa bete arte.