ALBEren 40 urteko ibilbidea Euskal Telebistan

ETBko Hitzetik Hortzera programako lantaldea Getxora etorri da asteburu honetako saioa grabatzera. Jone Uria Albizuri eta Unai Mendiburu Valor bertsolariekin elkartu dira ALBEren ibilbideaz eta gaur egungo egoeraz berba egiteko. Larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan  ETB1en izango dugu ikusgai.
 
Saiorako artxiboko irudi eta grabaketa zaharrak baliatuko dituzte, ALBEk urterik urte antolatutako ekitaldietako zenbait une gogoangarri oroitzeko. Pandemiak eragindako oztopoez ere mintzatuko dira Jone eta Unai, urteurrena behar zen moduan ospatzea ezinezko gertatu baitzen. Ohiko egitarauari eustea bera ere nahiko zaila izan zen. Amaitzeko, ALBEko bi kideak etorkizunaz mintzatuko zaizkigu.
 
ALBEren 40. urteurrenaz gain, Lezama eta Orioko jaialdietako zenbait bertsoaldi ere agertuko dira asteburuko saioan. 'Bertsoaldi kuttuna' atalean, Joxeba Altunak 2017ko Betsolari Txapelketako finalera eramango gaitu, Maialen Lujanbio eta Unai Agirreren bertsoaldia gogora ekartzeko.