ALBEKO GAZTEAK, ESKOLARTEKOAN SARIDUN!

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa joan den larunbatean jokatu zen, urriaren 17an. Bat-bateakoaren finala Arrigorriagan izan zen, eta aurtengo idatzizko txapelketa online egin da. Urtero bezala, ALBEko bertsolari gazteek hainbat sari etxeratu dituzte. Zorionak guztioi!

Urriaren 17an Arrigorriagako Lonbo Aretoan jokatu zen bat-bateko txapelketaren finala. Buruz-burukoan Leire Vargas eta Irune Basagoiti lehiatu ziren, eta azken honek jantzi zuen Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren txapela. Horrez gain, azaroaren 14an Abadiñon jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira biak. Bestetik, Bizkaiko finalistek sari bana ere jaso zuten, haien artean, saio ederra egin zuen June Diazek ere: Maider Altuna, Izaro Bilbao, Amaiur Atxa, Sara Asenjo, Jokin Ansotegi eta ALBEko June Diaz.

Idatzizko txapelketa online egin da aurten, presentziala baino. Guztira 97 parte hartzaile egon dira, urteka banatuta, eta ALBEko ordezkariek uzta polita batu dute, urteroko legez: 2006an jaiotakoen artean, ALBEko Joan Irastorza izan da txapeldun. 2005-2002 urte bitartean jaiotakoen artean, Peio Lagok jaso du lehenengo saria eta Oier Errementeriak bigarrena.

Eskolartekoa saridunak

Goiko ilara: Joan Irastorza eta June Diaz.

Beheko ilara: Peio Lago eta Oier Errementeria

Hona hemen idatzizko txapelketaren sailkapen osoa:

2009an jaiotakoak:

  • 1. saria: Ainize Zubia
  • 2. saria: Iraia Mendez
  • 3. saria: Julene Arnaiz

2008an jaiotakoak:

  • 1. saria: Imanol Kanaletxebarria
  • 2. saria: Marie Ozerin
  • 3. saria: Maialen Zautua

2007an jaiotakoak:

  • 1. saria: Nile Torrealdai
  • 2. saria: Itziar Agirrezabalaga
  • 3. saria: Enara Gallastegi

2006an jaiotakoak:

  • 1. saria: Joan Irastorza
  • 2. saria: Anitz Arronategi
  • 3. saria: Ariane Sololuze

2005-2002 urte bitartean jaiotakoak:

  • 1. saria: Peio Lago
  • 2. saria: Oier Errementeria
  • 3. saria: Aner Zuluaga

Zorion bero-beroak saridun eta parte hartzaile guztioi!!