Etxetxutik Azebarrira eta Balkoitik Balkoira!

ALBEren lehenengo Balkoitik Balkoira 1999an egin zen Andoni Egaña eta Sebastian Lizasorekin. Aurten barnealdean egingo da lehendabiziko aldiz, eta beti bezain gogoangarria izango da! Ostiralean, ekainaren 26an, Azebarrin elkartuko gara Sustrai Colina eta Nerea Elustondo kantuan ikusteko. Eman izena orain!

Saioa 19:00etan hasiko da. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

Leku mugatua dagoenez, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da. Lekua lortzeko, deitu edo emaildu ALBEra (605 704 385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) edota Azebarrira (688 652 917 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.)