Azkoitiako final-laurdena

 Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-laurdena azaroaren 2an  egin zen Azkoitian. Baztartxo Antzokian aritu ziren Beñat Gaztelumendi Arandia, Mikel Artola Izagirre, Ane Labaka Mayoz, Ander Lizarralde Jimeno, Maialen Akizu Bidegain eta Ane Zuazubiskar Iñarra bertsolariak.

Beñat Gaztelumendik irabazi zuen 475 punturekin eta azaroaren 24an Oiartzuneko final-aurrekoan kantatuko du.