NBT 2021: Leitzako finalaurrekoa

2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa azaroaren 14an jokatu da Leitzako kiroldegian. 17:30ean, 500 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Eneko Fernandez Maritxalar, Iker Gorosterrazu Elizagoien, Joanes Illarregi MarzolJulen Zelaieta IriarteSarai Robles Vitas eta Xabier Silveira Etxeberria bertsolariak.

Joanes Illarregi izan da saioaren irabazlea 495.50 punturekin eta zuzenean pasako da finalera. Bigarren eta hirugarren Xabier Silveira eta Eneko Fernandez izan dira, hurrenez hurren, 462 eta 461 punturekin.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala Iruñean jokatuko da azaroaren 28an, eta hauek dira bertan kantatuko duten zortzi bertsolariak:  Eneko Lazkoz (Altsasuko irabazlea), Julio Soto (Berriozarko irabazlea), Joanes Illarregi (Leitzako irabazlea), Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi, Xabier Silveira eta Eneko Fernandez.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.