NBT 2021: Berriozarreko finalaurrekoa

2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa azaroaren 6an jokatu da Berriozarreko Entzunaretoan. 17:30ean, 200 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Alazne Untxalo ErregerenaJosu Sanjurjo AlzuriJulio Soto EzkurdiaMikel Lasarte CiaPatxi Castillo Graciarena eta Saioa Alkaiza Guallar bertsolariak.

Julio Soto izan da saioaren irabazlea 520,5 punturekin eta zuzenean pasako da azaroaren 28an jokatuko den finalera. Bigarren eta hirugarren Saio Alkaiza eta Josu Sanjurjo izan dira, hurrenez hurren, 480,50 eta 474,50 punturekin.

Hurrengo finalaurrekoa Leitzan izango da azaroaren 14an, Eneko Fernandez, Iker Gorosterrazu, Joanes Illarregi, Julen Zelaieta, Sarai Robles eta Xabier Silveira bertsolariekin.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.