ARABAKO BINAKAKOA: Araiako saioa

Arabako binakako bertsolari txapelketaren bigarren final laurdena Araiako Andra Mari aretoan jokatu zen apirilaren 18an, 17:30ean. 

Gai-jartzaile Nieves Del Alamo egon zen, eta kantuan 3 bikote hauek: Eli Zaldua Barquín (Gasteiz) eta Aitor Ugarte Eriz (Aramaio), Martin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio) eta Manex Agirre Arriolabegoa (Aramaio), eta Peru Abarrategi Sarrionandia (Aramaio) eta Beñat Garaio Mendizabal (Gasteiz).

Ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirre eta Martin Abarrategik lortu dute puntu gehien, 474 puntu.

Informazio gehiago Bertsozale Elkarteko webgunean.