Bardoak 2020: Atarrabiako finalaurrekoa

2020ko Bardoak txapelketako hirugarren finalaurrekoa martxoaren 6an jokatu zen Atarrabian. 19:30ean,  ATEKABERTS KOMENI eta SAKAÑA taldeak 40 lagun ingururen aurrean aritu ziren bertsotan, Etxebeltza elkartean, Bardoetako lehen finalista nor izango zen erabakitzeko.

ATEKABERTS KOMENI taldetik Aitzol Eizmendi, Ane Intxausti, Joanes Illarregi  eta Xabat Illarregi aritu ziren kantuan. SAKAÑA taldetik, berriz, Ekain Alegre, Idoia Granizo eta Saats Karasatorre ibili ziren bertsotan.

Saioa Leitzako ATEKABERTS KOMENI taldeak irabazi zuen. Aurreko saioa ere irabazia zuten leitzarrek sakandarren aurka. Bi saioetan puntua eskuratuta, finala jokatuko dute martxoaren 28an, Lizarran.