Bardoak 2020: Leitzako kanporaketa

Leitzako Akerbeltz Gaztetxean jokatu zen 2020ko Bardoak txapelketako azken kanporaketa. Otsailaren 14an, 19:30etan, ATEKABERTS KOMENI eta HEGO HAIZEA taldeak batu ziren, finalaurrekoetara joateko txartelaren lehian.

ATEKABERTS KOMENI taldeko kideak hauexek dira: Aitzol Eizmendi, Ander Fuentes "Itturri" Mujika, Ane Intxausti, Iñigo Gorostarzu, Joanes Illarregi Marzol, Migel Mari Elosegi "Luze", Mikel Azpiroz "Txotxa" eta Xabat Illarregi Marzol.

HEGO HAIZEA taldea Ainara Ieregi, Ander Baiano, Endika Legarra Nuin, Iñigo Aranguren "Pika" eta Sahats Aleman Sadaba kideek osatzen dute.

Saioa Leitzako ATEKABERTS KOMENI taldeak irabazi zuen eta, beraz, C multzoko irabazle gisa sailkatu zen finalaurrekoetara. HEGO HAIZEA taldeak A, B eta C multzoetako bigarren talderik onena izendatu zuten eta finalaurrekoetara pasatzea lortu zuen.