Bardoak 2020: Iruñako kanporaketa

Otsailaren 8an Iruñean batu ziren D multzoko bi talde 2020ko Bardoak txapelketako kanporaketa jokatzeko. Zaldiko Maldiko elkartean, 18:00etan, DRIMTIN eta LAMIXENE taldeak 50 lagunen aurrean aritu ziren, Xabier Terreros aurkezle zela.

DRIMTIN taldeko kideak Alberto Arce, Asier Saragueta, Migel Angel Ortiz de Guzman, Oskar Sanz de Acedo, Unai Uberetagoena, Xabier Terreros eta Xabier Zarraluki dira.

LAMIXENE taldean Ainhoa Larretxea, Aitor Elexpuru, Ekhiñe Zapiain, Estitxu Uranga, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo bertsolariak hartzen dute parte. 

LAMIXENE taldeak saioa irabazi zuen eta, bigarren garaipen horrekin, finalaurrekoetan jokatuko dute martxoaren 7an, Tafallan.