plazara!

  • Bertsolari gazteentzako bertso zirkuitua da Plazara!. Hilabetero Bizkaiko txoko ezberdinetan saioak antolatzen dira, eta aste honetan Uribe Kostaren txanda izango da. Ostegun arratsaldean, 19:00etan hasita, Abian Kultur Elkartean kantuan izango ditugu Eneko Aldana, Asier Alcedo, Peio Molinuevo, Peio Lago eta Paule Loizaga bertsolariak. Zatozte!

  • Eguna: maiatzaren 5a

    Ordua: 19:00

    Tokia: Abian kultur elkartea, Algorta

    Bertsolariak: Eneko Aldana, Asier Alcedo, Peio Molinuevo, Peio Lago eta Paule Loizaga

  • Eguna: maiatzaren 21ean, ostirala

    Ordua: 19:00etan

    Tokia: Azebarri Kultur Elkartean

    Bertsolariak: Unai Mendiburu, Nahia Ibarzabal, Peru Irastorza eta Garazi Navarro

  • Bertsozale elkartearen babesarekin, Bizkaiko gazteek gazteentzako antolatutako zirkuitua da Plazara! ekimena. Gure eskualdera helduko ostiral honetan, maiatzaren 21ean, ALBEko gazteek antolatuta. 19:00etan hasita, Azebarrinegongo dira kantuan Unai Mendiburu, Nahia Ibarzabal, Peru Irastorza eta Garazi Navarro bertsolariak.