Kopla Barik zirkuitua

  • Datorren domekan, abenduak 20, bertso saio historikoa izango da Algortako Muxikebarrin. Izan ere, bizirik dagozan Bizkaiko txapeldunak arituko dira bertsotan, tartean ALBEkopaiatar anaia biak, Fredi eta Xabi. Eta zuk galdu behar al duzu?

  • Urrian hasita eta abendura arte, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bertso saio bereziak eskainiko ditu "Kopla Barik" zirkuituan. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki bada ere, udazken honetan ez da bertsorik faltako lau saio ezberdin hauekin. Bizkaiko Txapelketako bertsolariak izango dira parte hartzaileak eta, horien artean, hainbat ALBEkide ditugu!

  • Eguna: Abenduaren 20an

    Ordua: 18:00etan

    Lekua: Getxoko Muxikebarri zentroan

    Bertsolariak: Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza, Jon Enbeita, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Xabi Paya

    Sarrerak:Hemen eskuragarri

     

     

  • Eguna: azaroaren 28an

    Ordua: 19:00etan

    Lekua: Durangoko Plateruena antzokian

    Bertsolariak: Ander Elortegi, Imanol Uria, Irune Basagoiti, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia

    Gaiak: ALBE

    Sarrerak hemen