Julen Arzanegi

  • 2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa Igorren izan da, urriaren 9an. Lasarte aretoan lehiatu dira Ibai Amillategi Omaetxebarri, Julen Arzanegi Erezuma, Garazi Navarro Ugarteburu, Ander Ucelay Aristi, Gorka Pagonabarraga Agorria eta Mikel Goiriena Larrazabal bertsolariak, Beñat Vidal gai-jartzailea zelarik.

    Saioaren irabazlea Gorka Pagonabarraga izan da 482,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da azaroaren 21an Etxebarrian jokatuko den finalaurrekoan. 

    Hurrengo saioa Ortuellan izango da, urriaren 9an, Asier Alcedo, Garikoitz Sarriugarte, Julen Ibarguengoitia, Mikel Retolaza, Peru Vidaleta Txaber Altube bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.

  • BBT2021 Larrabetzu

    2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa Larrabetzun izan da, abenduaren 4an. 17:00etan, Larrabetzuko frontoian, 700 bertsozale ingururen aurrean lehiatu dira Ander ElortegiEneko Abasolo 'Abarkas'Jone UriaJulen ArzanegiNerea Ibarzabal eta Txaber Altube bertsolariak.

    Saioaren irabazlea Nerea Ibarzabal izan da 542,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalean. Jone Uria eta Txaber Altube izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

    Hurrengo saioa finala izango da, abenduaren 18an, Bilbo Arenan.Hauxek dira finalean kantatuko duten bertsolariak: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

    Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.