Hitza Dantzan jartzen denean...!

  • Eguzki amandre ere dantzarako prestatu zela dirudi, bere aurpegirik irribarretsuena erakutsi baitzigun. Goiz erdian abiatu ginen kalejiran Biotz Alai plazatik Villaondoetarantz, Berangoko Simon Otxandategiko joaldunak aurretik zirela. Joareen dulun sakonak dotore iragarri zuen domeka hark zer ekarriko zuen.