Geltokia Fadura: aurrera segi gura!

  • 2016ko maiatzaren 22a egun seinalatua zen Getxon: Fadura kiroldegian bertso-ekitaldi bikoitza zen egitekoa. Goizean Bizkaiko Eskolalarteko idatzizko eta bat-bateko finalak, batetik, eta arrastian Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udaberri faseko akabuko saioa. Arrakasta handiz egin ziren bi-biak, parte hartze handiaz eta giro ezin hobean.