Eskolatik plazara

  • Eguna: Maiatzaren 24a, 25a, 26a eta 27a

    Ikastetxeak: San Nikolas, Gobela, Zubileta, Andra Mari, Geroa eta Zabala

    ALBEko bertsolari gazteak: June Diaz, Peio Lago, Jare Torralba, Oier Errementeria, Izaro Gaskon, Maialen Lago, Mikel Arrate eta Peru Irastorza

  • Eguna: Maiatzaren 26a

    Ordua: 10:00etan

    Tokia: Areetako Andres Isasi musika eskola

    Bertsolariak:Andoni Egaña eta Kerman Diaz + ALBEko gazteak + ikastoletako bertsolaritza ikasleak

  • Getxoko ikastetxeetan bertsolaritza ikasten diharduten ikasleak bertso plazara hurbiltzen ditu Eskolatik Plazara ekimenak. Aurtengoan, Areetako Andres Isasira bueltatuko gara ostegunean, maiatzaren 26an. Harrobiko bertsolariak Andoni Egaña eta Kerman Diaz izango dituzte bidelagun.

  • Heldu da ikastetxeetatik plazara salto egiteko eguna. Getxoko Zabala, Geroa, Gobela, San Nikolas, Andra Mari, Romo eta Zubileta ikastetxeetako bertsolaritza ikasleek bertso plaza erreala dastatuko dute lehen aldiz Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Maiatzaren 19an, goizeko 10:00etan, Sustrai Colina eta Naroa Torralba bertsolariak izango dituzte bidelagun, Nahikari Ayo irakaslearen gidaritzapean.