Bertso Erronda

  • Atzo, martxoak 24, Bertso Errondako final "perbertsoa" jokatu zen Bira Kultur Gunean. Zortzi finalista egon ziren kantuan: Josu Ibarguren, Paule Loizaga, Unai Mendiburu, Julene Iturbe, Asier Alcedo, Kerman Diaz, Ander Ucelay eta Ander Anakabe. Perbertsioaren alderdi guztiei umorez eta irudimenez kantatu ostean, finalisten artean Unai Mendiburu izan zen irabazlea. Zorionak!

  • Ostegunean jokatuko da Bilbon taberna giroan egiten den sariketako finala. 2022ko Bertso Errondako azken saio honetan kantuan izango dira Josu Ibarguren, Julene Iturbe, Asier Alcedo, Ander Ucelay, Ander Anakabe eta ALBEko Paule Loizaga, Unai Mendiburu eta Kerman Diaz bertsolariak. 19:30ean hasiko da, Bira kultur gunean.

  • Bilbon taberna giroan egiten den sariketa dugu Bertso Erronda. Dagoeneko lau edizio egin dira. 2021. urtean bertan behera geratu ostean, Bertso Errondaren 5. edizioari ekin zioten aurtengo otsailaren 15ean. Bigarren kanporaketan ALBEko Paule Loizaga izan zen garaile, eta martxoaren 24an Zazpi Katu gaztetxean izango den finalean lehiatuko da.